Bateleroen Eguna hartuko du Oriok

Euskal Herriko batel eta ontzi tradizionalak ikusteko aukera izango dute herritarrek asteburu osoan zehar

Jueves, 26 de Julio de 2018 - Actualizado a las 06:02h.

Orio - Euskal Bateleroen Elkarteak antolatzen du urtero Batelero Eguna euskal kostaldeko herri batean, eta aurtengoan Orion antolatzea erabaki du elkarteak Orioko Udalaren laguntzarekin.

Hala, bi egunetan Euskal Herriko toki askotatik etorritako batel eta bestelako ontzi tradizionalak bilduko dira Orioko errioan eta zaletuek, beraz, aukera izango dute era askotako ontziak ikusteko.

Hasteko larunbatean, ontziak uretaratuko dituzte portuko arranplatik, goizeko 8.00etatik 10.30era, jarraian, patroien bilera egingo dute plazan, eta 11.30etik 13.30era, berriz, nabigazio librea egongo da herritar guztientzat. Bazkariaren ondoren, ostera, Aginagara irteera egingo dute.

Igandean, berriz, besteak beste, patroien bilera (10.00), Mollarrira irteera (10.30), bazkaria eta nabigazio librea (17.00-19.00) izango dira. - A.R.

Secciones