Argazki Lehiaketako lan onenak, ikusgai

Zumaiako sariketako irabazleen irudiak eta lan onenak bihartik aurrera egongo dira Oxford aretoan

Jueves, 26 de Julio de 2018 - Actualizado a las 06:02h.

Zumaia - Zumaiako Oxford aretoak erakusketa berria hartuko du bihartik aurrera, eta oraingoan Zumaiako XXX. Argazki Lehiaketara aurkeztutako lan onenen bilduma ikusteko aukera izango dute zumaiarrek. Erakusketa abuztuaren 14a bitartean egongo da zabalik egunero, arratsaldeko 18.30etik 20.30era.

Kultura sailetik adierazi dutenez, bihar bertan, irekieraren orduan, 19.00etan lehiaketako sari banaketa ekitaldia egingo da, eta bertan izango dira Distira Argazki Elkartekoak eta baita lehiaketako irabazleen hainbat ordezkari ere. Hain zuzen ere, aurtengo zuri beltzeko argazki erakusketaren gaia Emakumea izan da, eta erakusketan, lan sarituez gain, epaimahaiak hautatutako lan onenak egongo dira ikusgai.

Oscar Manso Navas, Luis Leandro Serrano eta Pili Garcia Pitarch izan dira lehen hiru saridunak, hurrenez hurren, eta zumaiar onenaren saria, berriz, Juan Ramon Llavori Romatetek irabazi du. - A.R.

Secciones