BERTAN

EuskarAbentura espedizioko lagunak, Donostian

Jueves, 26 de Julio de 2018 - Actualizado a las 06:02h.

euskara. Eneko Goia Donostiako alkateak harrera egin zien atzo EuskarAbentura espedizioko 140 gazteei udaletxean eta gosaria eskaini zien 16 eta 17 urte bitarteko lagunei. Espedizioaren helburua euskara sustatzea da eta asmo horrekin abiatu ziren hilaren 1ean Mauletik, Euskal Herriko eskualde guztiak zeharkatzeko asmoz. Dagoeneko Donibane Garazi, Iruñea, Gasteiz eta Baionan izan dira eta asteartean iritsi ziren Donostiara. Atzo Igeldotik Zarautzera abiatu ziren. Guztira, 783 kilometro egingo dituzte: horietatik 483, oinez. Hilaren 31ean bukatuko dute ibilaldia Getxon. Argazkia: N.G.