Mutrikuk amaitutzat eman ditu giro ezinhobean igaro diren ‘Madalenak’

Jueves, 26 de Julio de 2018 - Actualizado a las 06:02h.

soraluze eta mendaroren txanda. Ekitaldiz betetako bost jardunaldiren ondoren, mutrikuarrek atzo amaitu zituzten giro ezinhobean igaro diren aurtengo Madalenak. Festei bukaera ona emateko Koadrilen eguna ospatu zuten asteartean (ezkerreko argazkiak egun horretako futbito partidak zezentxoekin);atzokoan Santixo eguna ospatu zutelarik (eskuineko irudian atzo burutu zen aire libreko margo lehiaketaren une bat). Edonola ere, festa giroak jarraipena izango du ondorengo egunetan Debabarrenean. Izan ere, Mendaro eta Soraluzeko bizilagunek atzo abiatu zituzten ofizialki beren Santa Ana jaiak. Soraluzen jaia larunbatera arte luzatuko da eta Mendaro, berriz, egun bat gehiago. Argazkiak: N.G.

Secciones