Jubilatuen eguna ospatuko dute datorren igandean Itziarren

Jueves, 26 de Julio de 2018 - Actualizado a las 10:11h.

DEBA – Itziartarrek horrenbeste maite duten Jubilatuen eguna ospatuko dute datorren igandean. Jardunaldiari hasiera emateko Meza Nagusia izango da 12.00etan eta horren ondoren, Andutz dantza taldeko gaztetxoen emanaldia. Jarraian, bildutakoak Salegi jatetxera joango dira, Jose Luis Gorrotxategi eta Joxe Salegiren bertsoak entzun eta bazkari eder batekin disfrutatzeko. Bazkaldu ondoren Ostolaza eta Lutxurdio trikitilariekin dantzaldia eta Joxe Landa Odriozola eta Maria Luisa Agote Illarramendiri eskeinitako omenaldia izango dira. Bazkarirako txartelak igandera bitartean eskura daitezke Gure Dendan eta Salegi jatetxean, 15 eurotan (bertakoak ez diren jubilatuentzako prezioa 30 eurokoa da). – J.L. 

Secciones