VII. Futbito Txapelketa lehiatuko da larunbatean Getarian

Miércoles, 25 de Julio de 2018 - Actualizado a las 10:35h.

GETARIA – Salbatore jaiak iristear daude eta festen baitan VII. Futbito Txapelketa jokatuko da larunbat honetan, 9.00etatik aurrera Getariako frontoian. Talde bakoitza, gutxienez, bost jokalarik osatu beharko du eta, guztira, lau maila izango dira (batetik, 1. eta 2. mailakoak;bestetik, 3. eta 4. mailakoak;hirugarrenik, 5. eta 6. mailakoak;eta azkenik, 1. eta 2. DBHkoak). – A.R.