Hondakinen zalantzak argitzeko hezitzailea izango da gaur Orion

Miércoles, 25 de Julio de 2018 - Actualizado a las 10:33h.

 ORIO – Urola Kostako Udal Elkarteak pertsona bat jarriko du astean behin Oriora joango dena, hondakinen bilketaren inguruko zalantzak argitzeko eta herritarrek dituzten arazoei konponbidea emateko. Pertsona hori gaur bertan izango da Orioko udaletxeko bigarren solairuan, goizeko 9.00etatik 13.00etara. Gero, abuztuan ez da zerbitzu hori eskainiko, baina irailetik aurrera, berriro asteazkenero izango da bertan abendura arte. Herritarrek, beraz, bertara jo behar dute zalantzak argitzeko edota arazoren bat dutenean. – A.R.