Euskal artisten tailerra izango da haurrentzat larunbatean Zumaian

Miércoles, 25 de Julio de 2018 - Actualizado a las 10:34h.

ZUMAIA – Zumaiako Kultura sailak haurrentzako Euskal artistak tailerra antolatu du larunbaterako, 18.00etan Torreberrin. Hala, Oteiza eta Chillida, bi euskal artistengana hurbilduko dira haurrak, beraiek sortuko dituzten artelan propioen bidez. Hain zuzen ere, estanpazioak eginez Chillidak bere grabatuetan erabiltzen zituen forma geometrikoak landuko dituzte, eta Oteizaren kutxa husetan oinarritutako eskultura txikiak sortuko dituzte, txartelak eta kartulinazko kuboak erabiliz. Bost urtetik gorako umeentzat izango da tailerra, eta haur txikiagoek heldu batek lagunduta egon beharko dute. – A.R.