Iturriotzen trafiko aldaketak izango dira santioetan

Miércoles, 25 de Julio de 2018 - Actualizado a las 10:25h.

OIARTZUN – Hilaren 31 arte, santioak direla eta, Iturriozko trafiko antolaketan aldaketak izango dira. Honela, Bidezarra kalea oinezkoentzako izango da eta Xorrola biribilgunean geratuko da. Ozentzio eta Argiñene kaleko bizilagunek Zirauki kaletik barrena ibili beharko dute autoekin, eta Bengoetxea plazako garajeetara heltzeko, Bidezarran kontrako norabidetik sartu beharko dute. – A.M.