Ordiziako Txapagain esku pilota txapelketako finalak jokatu dira

Miércoles, 25 de Julio de 2018 - Actualizado a las 10:27h.

 ORDIZIA – Ordiziako Santa Ana jaietako haurren asteburuan jokatu dira Txapagain esku pilota txapelketako finalak, Beti Alai pilotalekuan. Bertan, Xabier Alberdik 16-8 irabazi zion Alar Perezi, Oier Izagirrek 16-8 Xuban Otamendiri, Ibon Lasak 16- 12 Oier Razkini eta jokatu zen azken partidan Iñigo Alberdik 16 eta 3 irabazi zion Harriet Etxaberi. Udal ordezkariak bertan izan ziren sariak banatzen jaiaz gozatuz. – M.A