Santio Jaiak ospatuko dituzte Aian bihartik astelehenera bitartean

Martes, 24 de Julio de 2018 - Actualizado a las 11:15h.

AIA – Bihar hasi eta datorren astelehenera arte festa giroa izango da Aian eta Santio Jaietan murgilduko dira herritarrak. Bihar bertan ospatuko dute Santio Eguna eta goizeko mezaren ondoren (10.30), zaharren hamaiketakoa egingo dute Portu Erretegiaren eskutik. Ondoren, gainera, herri kirolak ikusteko aukera izango da Joseba Ostolazaren Eskolakoen eta auzoko gazteen eskutik. – A.R.