‘Murgilketa begiradan’ erakusketa hartu du Orioko kultur etxeak

Martes, 24 de Julio de 2018 - Actualizado a las 11:15h.

ORIO – Manuel Fernandes eta Miguel Etxeberriak Murgilketa begiradan izeneko erakusketa zabaldu dute Orioko kultur etxeko areto nagusian. Hilaren 29ra arte egongo da zabalik, eta abuztuan itxi ondoren, irailaren 3tik 16ra irekiko dute berriro. Erakusketan Miguel Etxeberriak egindako harrizko zortzi eskultura, elementu arkitektonikoekin lotura dutenak, eta Manuel Fernandesek sortutako 16 pintura-lan ikus daitezke. – A.R.