Lehorreratzerako oharrak zabaldu ditu Getariako Udalak

Martes, 24 de Julio de 2018 - Actualizado a las 11:15h.

GETARIA – Abuztuaren 7an egingo den Elkanoren lehorreratzea dela eta, Getariako Udalak azpimarratu du hirugarren adina eta ezinduentzako gunea jarriko dutela egun horretan. Horretarako, derrigorrezkoa izango da abuztuaren 3a baino lehen turismo bulegoan izena ematea. Bestalde, kotxerako baimen bereziak beharko dira, 16.00etatik 20.00etara bitartean, eta horretarako ere pasea eskatu beharko da turismo bulegoan. – A.R.