Oargik Picos de Europara lau eguneko irteera antolatu du

Martes, 24 de Julio de 2018 - Actualizado a las 11:11h.

 TOLOSA – Oargi Mendi Elkarteak Picos de Europako Urriello ingurura irteera antolatu du uztailak 28, 29, 30 eta 31erako. Izena emateko azken eguna uztailak 25 izango da, 20.30ak arte, oargimendi@gmail.com helbidean edo 688 698 642 telefonora deituta. Izena ematerakoan 20 euroko diru sarrera egitea derrigorrezkoa da: 3035 0028 11 0281141038 (Euskadiko Kutxa). – M.S.S.