Galtzaundi irakurle taldeak irairalean 26an jarri du hitzordu berria

Martes, 24 de Julio de 2018 - Actualizado a las 11:11h.

 TOLOSA – Uztailean eta abuztuan atseden hartu eta gero, Galtzaundiren irakurle taldeak bere hilabeteroko saioei ekingo die irailean. Joseba Sarrionandiaren Lagun izoztua eleberria proposatu dute. Saioa irailaren 26an izango da Tolosako kultur etxean. Udako oporretan irakurgaia hartu eta iraileko saiora gerturatzeko gonbidapean egin dute. Beti bezala, liburua irakurri dutenek iritziak partekatzeko aukera izango dute 19.00etan, Yurre Ugartek dinamizatuko duen saioan. – M.S.S.