Gaur konposta guneetara bisita egingo da

Martes, 24 de Julio de 2018 - Actualizado a las 11:07h.

ERRENTERIA – Gaur Errenterian kokatutako auzo-konposta egiteko guneetara hileroko jarraipen-bisitak egingo ditu Udalak. Auzokonpostaren ikuskaritzalanak gauzatzen dituen lantaldeko kideak 14.00etan abiatuko dira Fanderiako gunetik. Honakoa izango da ibilbidea: Fanderia, Agustinak eta Gaztaño (lehenik Arramendi igoeraren hasieran kokatuta dagoen gunea eta ondoren, Gaztaño 44 zenbakiaren parean dagoena) eta Alaberga auzoa. Uztargi haurreskolakoan ez da ikuskaritzarik egingo opor garaia delako. – A.M.