Bidaiarien sarrerak %38,8 gehitu ziren Gipuzkoan

Turistas y hondarribiarras, en uno de los trayectos de visita panorámica a la ciudad del tren verde.

Bidaiarien sarrerak %13,8 gehitu ziren ekainean EAEko apartamentu turistikoetan

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) apartamentu turistikoetan 8.420 bidaiari sarrera erregistratu ziren joan den ekainean, hau da, aurreko urteko hilabete berean baino %13,8 gehiago. Lurraldeka, bidaiarien sarrerak %42,9 gehitu ziren Araban eta %38,8 Gipuzkoan, baina %7,2 gutxitu Bizkaian, Eustaten datuen arabera.

ep - Martes, 24 de Julio de 2018 - Actualizado a las 16:28h.

DONOSTIA. Halaber, apartamentu turistikoetan ekainean erregistraturiko ostatu gauak 26.929 izan ziren, iaz baino %22,2 gehiago. Ostatu gauek bilakaera positiboa izan zuten ekainean hiru lurraldeetan: Araban %39,9 igo ziren, Gipuzkoan %38,8 eta Bizkaian %2,5.

Bisitarien batez besteko egonaldia 3,20 egunekoa izan zen ekainean, 2017ko hil beraren gainetik, orduan 2,98 egunekoa izan baitzen. Araban jaitsi egin da batez besteko egonaldia, iaz 5,86 egunekoa izan baitzen, eta aurten 5,74 egunekoa;Bizkaian, iaz 2,51 egun izan ziren eta aurten 2,77, eta, Gipuzkoan, batez besteko egonaldiak mantendu egin ziren iazko ekainekoen aldean: 2,71.

BALANTZEA

Modu honetan, Euskal Autonomia Erkidegoko hotel, landetxe eta apartamentu turistikoetan 310.747 sarrera erregistratu ziren ekainean, joan den urtekoan baino %4,8 gehiago.

Bizkaian EAEko sarrera guztien %46,2 bildu ziren, baina sarreren baturak %2,7 bakarrik egin du gora. Gipuzkoan EAEko sarreren %39,6 izan ziren, iaz baino %6,5 gehiago, eta Araban, EAEko sarreren %14,1 bilduta, %7,3 gehitu ziren.

Azkenik, ostatu gauak %7,9 gehitu ziren EAEko establezimendu turistiko hartzaileetan. Herrialdeka, Araban ostatu gauak %10,6 gehitu ziren, Gipuzkoan %8,4 eta Bizkaian %6,5.

Secciones