Ibarrako Euskal Herria kalea asfaltatuko dute

Aparkalekuetan, mugikortasunean eta trafikoan eragina izango dute lanek epe desberdinetan

Domingo, 22 de Julio de 2018 - Actualizado a las 06:03h.

Ibarra - Duela urte eta erdi inguru Gipuzkoako Foru Aldundiak Ibarrako Euskal Herria kaleko errepidea asfaltatzeko beharra adierazi zuen eta horrekin batera, Gipuzkoako Urak-en lanak burutzeko probestu da. Honela, azaroan amaitu ziren ur horniduren lanak eta orain errepidea asfaltatzeko lanak hasiko dituzte. Ondorioz, hainbat zonaldetako aparkalekuetan, mugikortasunean eta trafikoan eragina izango dute lanek epe desberdinetan.

Hainbat fasetan banatu dira lanak. Lehenik eta behin, Euskal Herria 7 eta 17 zenbakien artean kokatuko dira, datorren astelehenetik abuztuaren 6ra bitarte. Lanek irauten duten bitartean errai bakarra egongo da erabilgarri Tolosarako noranzkoan. Gainera, Berastegi eta Belauntzara doan trafikoa Idoiaga kaletik desbideratuko da.

Obrak irauten duten bitartean ezingo dira 7 eta 17 zenbakien artean aparkalekuak erabili eta behin behineko okupazioa onartuko da baimenduriko zamalanak egiteko.

Asfaltatze lan hauen bidez, gainera, Euskal Herria 7 eta 17 zenbakien arteko badena lekuz aldatuko du Udalak aparkalekuen zabalera handituz. - M.S.S.