Orioko tren txu-txua iraila hasiera arte dago erabilgarri

Sábado, 21 de Julio de 2018 - Actualizado a las 13:07h.

ORIO – Txu-txu tren turistikoak Orioko herria eta hondartza lotuko ditu 15 minuturo udako hilabeteetan, irailaren hasierara arte hain zuzen ere. Irteera eta amaiera Herriko plazan egingo du eta 11.00etatik 14.00etara eta 15.30etik 20.00etara egongo da erabilgarri. Txartelak kanpinean, turismo bulegoan edo Zaharren babeslekuan eskuratu daitezke (batek 1,50 euroko prezioa du, eta 10 txartelek, berriz, sei euro). – A.R.