gizartea

Indarkeria sexistari erantzuteko protokoloa onartu dute Villabonan

Imagen de archivo de una concentración contra la violencia machista.

Mugimendu kooperatibo baten irudia eskaintzea du helburu lankidetza programa honek

Sábado, 21 de Julio de 2018 - Actualizado a las 06:03h.

Villabona - Gipuzkoako Foru Aldundiak aurkeztutako Emakumeen kontrako Indarkeriaren aurrean erantzun publikoa emateko Protokolo Instituzionala onartu du Villabonako udal Gobernuak.

Eraso sexistak salatzerako orduan, gizarte agente eta Udalak lankidetza frente bat sortu eta indarkeria matxistaren aztarna duten ekintzen aurkako zilegitasunezko mugimendu kooperatibo baten irudia eskaintzea du helburu plan honek.

Onartu den protokoloak, homofobia, lesfobia eta transfobia indarkeria kasuak barnean hartzen dituelarik, indarkeria sexistaren aurrean tolerantzia zero duen kultura bat sortzea bilatzen du;eraso-tzailearen zigorgabetasuna, biktimaren errespetua eta berbiktimizazioa ekidingo dituzten erantzun irmoak hartuz. Protokoloaren garapenak argi uzten du, beti indarkeriaren errespontsabilitatea eragiten duenarena dela eta ez biktimarena. Aldi berean, akzio plan honek, beste indarkeria eszenatoki desberdinetarako erantzun espezifikoak ere aurreikusten ditu, biktimen arretaren arduradunak diren udal sailen sistema koordinatu bat eta Ertzaintza, Osakidetza, mugimendu asoziatibo eta Foru Aldundiko kideen arteko kooperazio orokorrago bat lortuz.

Herrigintza programa Fruituak ematen ari da Villabonako Udalak abiarazi duen Osatuz Herrigintzako birsorkuntza programaren bigarren fasea. Aurreko astean, banku berriak jarri ziren errepidetik gertuen dauden Arroa eta Errota auzoetako eremuetan. Hiri-altzariak berritzen dituen jarduera hau, hurrengo urtean amaituko da Arroa eta Errotako eremu berriak eta udalerriko beste eremu ba-tzuekin jarraituz. - M.S.S.

Secciones