Festetan Bizkaia plazan soilik bertakoek aparkatu ahal izango dute

Sábado, 21 de Julio de 2018 - Actualizado a las 12:59h.

PASAIA – Pasai Donibanen uztailaren 25etik 31ra ospatuko diren Santiago jaiak direla eta, Bizkaia plazan soilik aparkatu ahal izango dute txartel arrosa duten alde zaharreko herritarrek, eta Donibane kaleko 1. zenbakitik 19ra eta 2. zenbakitik 28ra bitartekoek, baldin eta Pasaian alta emandako ibilgailua badute. Azken horiei behin-behineko txartela emango zaie. HAZ bulegoan jaso beharko dute. – A.M.