Arditurri meategiak prezio berezietan

Asteazkenean Tren Berdea Pagoaldetik aterako da 10.00etan, 11.00etan eta 12.00etan

Sábado, 21 de Julio de 2018 - Actualizado a las 06:03h.

Oiartzun - Datorren asteazkenean, Arditurriko meategiak Tren Berdean ezagutzeko aukera paregabea izango da, prezio berezian. Txu-txu trena 10.00etan, 11.00etan eta 12.00etan aterako da Pagoaldetik Arditurrira. Trena gehi oinarrizko bisita konbinazioaren prezioa bost euro (hiru euro bost urtez beheitiko haurrek) izango da eta trena sakoneko bisitarekin, zazpi euro.

Aldez aurretik erreserba egin beharko da, plazak mugatuak baitira. Horretarako, 943 495 269 edo 688 895 068 telefonoetara deitu daiteke edo arditurri@gipuzkoa- mendizmendi.org helbide elektronikora idatzi.

Era berean, Arditurriko Interpretazio Zentroan ikusgai dago Arditurriko meatzaritzaren azken urteei buruzko argazki erakusketa bat. Manuel Rodríguez langile ohiari esker eskuratu dira argazki hauek. Erakusketaren ordutegia asteartetik larunbatera 10.00etatik 14.00etara eta 16.00etatik 18.00etara da, eta igandetan 10.00etatik 14.00etara. Udara osoan ikusi ahal izango da. - A.M.