Ordiziako Santa Ana jaiak direla eta hainbat aldaketa izango dira

Sábado, 21 de Julio de 2018 - Actualizado a las 13:07h.

ORDIZIA – Herriko festak hasi eta hainbat aldaketa izango dituzte egunotan Ordizian. Gaur, esaterako, Udalak jolaserako jarduera bat antolatu du Egutera bidean. Jarduera hori egin ahal izateko, kale osoaren luzeran txirrista erraldoi bat muntatu beharko da eta ondorioz ibilgailuen pasoa erabat oztopatuta egongo da. Horregatik kale horretan dauden garajeen erabiltzaileak ezin izango dira sartu edo atera eguerdiko 12.00etatik iluntzeko 21.00ak aldera arte. Bestalde, aurten barrakak Bizkaia pasealekuan jarri direnez, Filipinak kaleko 20 eta 22 zenbakietako garajeetara sartzeko kontrako norazkoa erabiltzeko aukera emango zaie garajeetako erabiltzaileei. – M.A.