Loreto Aramendiren kontzertua, gaur Ataunen

Organo BarrokoarenNazioarteko 12. Jaialdiarihasiera emango zaio18.00etan

Sábado, 21 de Julio de 2018 - Actualizado a las 13:06h.

ATAUN – Aurtengo Organo Barrokoaren Nazioarteko 12. Jaialdiari hasiera gaur emango diote Ataunen. Guztira bi kontzertu jasoko ditu jaialdiak, hurrena abuztuaren 5an izango da. Gaurkoan, 18.00etan hasita, San Martin elizan Loreto Aramendi musikariak kontzertua eskainiko du elizan bertan dagoen organo barrokoan.

Loreto Aramendi Donostiako Francisco Escudero Kontserbatorioko irakaslea da, eta Donostiako Koruko Ama basilikako Cavaille-Coll organoaren jotzaile titularra ere bai. Emanaldian, gainera, Ana Salaberria sopranoak, Pedro Miguel Aginaga biolin-jotzaileak, Pablo Mezzelani tresna etniko jotzaile argentinarrak eta Eate koruak ere parte hartuko dute.

Bestalde, Jaialdiko bigarren kontzertua, abuztuaren 5ean izango da, leku eta ordu berean. Bertan, Alize Mendizabal organista arituko da. Kontzertu hau, urteroko legez, Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruan kokaturiko saioa izango da.

Azkenik, hurrengo egunean, abuztuak 6, nazioarteko ikastaroan parte hartuko duten organo jotzaileak Ataunen izango dira bisitan. – M.A.

Secciones