Gazte mailako Arantzazuko igoera gaur, 16.00etan hasita

Sábado, 21 de Julio de 2018 - Actualizado a las 13:12h.

OÑATI – Oñatiko Aloña Mendiko Txirrindularitza sailak antolatuta, gazte mailako 49. Arantzazuko igoera ospatuko da gaur, 16.00etatik aurrera. Lasterketa Portalekuan hasiko da eta iazko moduan, Arantzazura kronoigoera egin beharrean, 60 kilometroko ibilbidea bete beharko dute txirrindulariek Arantzazurako aldapak igotzen hasi aurretik. Azkarrenak 17.45ak aldera iritsiko dira helmugara. – A.D.