Balkoi loredunen lehiaketa martxan da Hondarribian

Sábado, 21 de Julio de 2018 - Actualizado a las 12:57h.

HONDARRIBIA – Hondarribiko Udaleko Kultura sailak hiriko balkoi loredunak eta lore eta landareez osatutako apainketa duten ostalaritza eta merkataritza establezimenduak saritzeko lehiaketa martxan du. Ez dago izena emateko beharrik eta epaimahaiak hirian zehar ibilbidea egingo du, kolorea, apaintasuna, itxura eta orijinaltasuna kontuan hartuz, sariak emateko. – X.S.