gizartea

Lasarte-Oriak 80 artisau postu jarriko ditu bihar

Aurreko edizio bateko artisau postu bat Okendo plazan.

Santa Ana egunaren baitan pintxo lehiaketa eta urteroko parodia antolatu dira

Aitziber Muga - Sábado, 21 de Julio de 2018 - Actualizado a las 06:03h.

Lasarte-Oria - Lasarte-Oriak hainbat ekitaldi kulturalekin ospatuko du Santa Ana eguna. Honela, bihar bertan Artisautza Azokaren 34. edizioa eta Santanetako Pintxoaren V. edizioa egingo dira. Parodia tradizionala hilaren 26an izango da, Santa Ana egunez.

Urtero legez, Sendoki Kultur Ba-tzordearen eskutik, bihar Artisau-tza Azoka tradizionala bisitatzeko aukera izango da. Azokak, 10.00etatik 14.00etara eta 17.00etatik 20.00etara bitarteko ordutegian, artisauak beren produktuak zuzenean lantzen ikusteko aukera emango du.

Aurtengoan azokak handitu egingo du bere eremua, 80 artisau-postu inguru izango baitira, eta Okendo eta Antonio Mercero plazetan egingo da. Azken horretan, elikaduraren arloko 26 artisauk eskainiko dituzte beren produktuak: gazta, hestebeteak, pastelak, erroskillak, taloak, pateak, ukenduak eta Euskal Kola. Okendo plazan 24 postu instalatuko dira, eskuz egindako hainbat gauzakirenak: bisuteria, zurezko eta harrizko taillak, makramea, larrua, esmaltea, ezpelezko zaliak, oinetakoak, makilak, material birziklatuak... Parte hartzeko bi tailer ere izango dira.

Horrez gain, udaletxeko arkupeetan, herriko zenbait elkarteren bost erakuskizun egongo dira: egur-tailla Zurlanketaren eskutik, Biyak Batekoen eskulanak, Lasarte-Oriako hamalau parpailagileen ehozirizko lanak, Erretinosi Pigmentarioaren Gipuzkoako Elkartea eta Ganboko Misiolariak.

Bestalde, Aterpeak Santanetako V. Pintxo jardunaldia burutuko du bihar ere. Oinarri moduan, pintxoak bakailaoa eta piperrak erabiliko ditu, taberna bakoitzak bere iaiotasuna gehituz. Aurtengoan, ostalaritzako sei establezimenduk iragarri dute parte hartuko dutela: Arkupe, Buenetxea, Txartel, Viña del Mar, Eguzki eta Yolanda.

Azkenik, ostegunean 22.00etan Okendo plazan jadanik tradizionala den Santa Ana parodiaz gozatzeko aukera izango da, Ttakun elkarteak 30 lagun baino gehiagoren lankide-tzarekin antolatuta. Umore-tonu bereziarekin, errepasoa egingo diete urte honetan herrian gertatu diren eta gaurkotasuna duten gaiei.

Secciones