Uztakale programako azken bi ekitaldiak gaur izango dira

Viernes, 20 de Julio de 2018 - Actualizado a las 10:19h.

 LEGAZPI – Uztakale programako azken ekitaldiak gaur izango dira. 18.30ean Elustondo anai-arrebek erromeria ibiltaria egingo dute erdiguneko kaleetan. Eguraldi txarra egiten badu, arkupez-arkupe ibiliko dira. Gauean, 22.30ean, Ikatza argazkilari elkarteko kideek ikusentzunezkoa egingo dute Azoka gunean. Laugarren eta azken emanaldi hau naturari buruzkoa izango da. Uztakale programaren xedea kultura kalera ateratzea da. – A.Z.

Secciones