Baigerak Cabarcenora txangoa antolatu du irailaren 13rako

Viernes, 20 de Julio de 2018 - Actualizado a las 10:22h.

AZPEITIA – Baigera jubilatuen elkarteak Cabarcenora txangoa antolatu du irailaren 13rako eta bertan parte hartzeko interesa duten guztiek irailaren 6ra arte eman dezakete izena Baigerako bulegoan (astelehenetik ostegunera egoten da irekita, 10.30etik 12.30era bitartean). Elkartetik jakinarazi dutenez autobus bakarra egongo da eta horregatik izena ahalik eta lasterren ematea komeni da. Prezioa 35 eurokoa da eta norberak bere hamaiketakoa eraman beharko du (edariak Baigeraren kontura). – J.L.

Secciones