Martxan da Irrintzi elkartearen Garagardo Azoka Txerminen

Viernes, 20 de Julio de 2018 - Actualizado a las 10:15h.

VILLABONA – Irrintzi elkarteak 22. aldiz zabaldu ditu Garagardo Festaren ateak Txerminen. Obrak zirela eta iaz ez zuten festa Txerminen egin, baina aurten ohiko lekura itzuli dira. Igandera bitarte 20 garagardo mota dastatzeko aukera izango da eta jatekoari dagokionez, ukondoa, saltxitxak, errusiar entsalada, entsalada alemaniarra, patatak, haragi pastela, langostinoak, gulak eta muskuiluak izango dira. – M.S.S

Secciones