Beasaingo udako beherapen azoka gaur arte dago

Atzo hasi eta gaur bitartean, Bareak merkatari elkarteak antolatuta, 43 dendek eskaintza onenak aterako dituzte kalera

Viernes, 20 de Julio de 2018 - Actualizado a las 06:03h.

beasain - Beasaingo Bareak merkatari elkarteak antolatuta, atzo eta gaur udako beherapen azoka egingo dute herrian. Aurtengoan 43 dendek aterako dituzte kalera haien eskaintzak. Honakoak izango dira Loinazko San Martin plaza azpian haien eskaintza jarriko duten dendak: Argi Optika, Arku, Arteka, Dendu, Eki, Goierrisat, Ipotx, Jupitek, Kilimak, Kux-Kux, Pergola, Xalo eta Mujika txirrinduak. Gainontzeko dendek, ordea, haien lokalen aurrean jarriko dituzte eskaintzak ikusgai. Honakoak izango dira aukera hori hartu dutenak: Alzuaran, Amets, Andreak, Anitz, Aranburu Oinetakoak, Arku, Arnedoko Txokoa, Cortes, Fotoetxe, Hazia loradenda, Itoitz, Jauregi Optika, Migdala, Mirari, Nagusi optika, Nairati, Natxo belardenda, JM Imaz Optika, Orki, Oskarbi, Pergola, Rainbow, Udaberri, Vicuña Sport, Xalo, Y.S. Harriak, Yañez, Phuket eta Ouka.

10.30etik 13.30era eta 16.30etik 20.30era egongo da zabalik azoka hau gerturatzen direnentzat. - M.A.