Euskara sustatzeko hitzarmenak sinatu dira

Lasarte-Oriako Udalak diru laguntzak emango dizkie Ttakun elkarteari eta hiru guraso elkartei

Viernes, 20 de Julio de 2018 - Actualizado a las 06:03h.

Lasarte-Oria - Aste honetan Lasarte-Oriako Udalak eta Ttakun kultur elkarteak hitzarmen bat sinatu dute. Akordio honen bitartez, Udalak 175.385 eurorekin finantzatuko ditu euskarako hainbat programa, hala nola Gazte eta Amaraun Kluba, Kuadrillategi, Solaskide-solasbide programa Gurasoleku, Euskaraldia, kulturgintza euskararen eskutik edota Txintxarri aldizkaria.

Aurkeztutako proiektuek 370.638 euroko aurrekontua dute guztira.

Berritasun moduan, Euskaraldia programa sartu da aurten. Lasarte-Orian iazko Euskararen Maratoian ahobizi-belarriprest kanpainak izan zuen arrakasta ikusita, Eusko Jaurlaritzak eredu moduan hartu du kanpaina hori, Euskal Herriko udalerri guztietara helarazteko. Euskadiko, Nafarroako eta Iparraldeko 400 herrik baino gehiagok egin dute bat berarekin.

Jesus Zaballos alkateak programan izena ematera eta parte har-tzera animatu zituen lasarteoriatarrak, lehenago Lasarte-Oriakoan egin zuten bezala.

Bestalde, berriki Lasarte-Oriako Udalak Buruntzpe, Landaberri eta Oriartekide guraso-elkarteen arteko lankidetzarako hitzarmenak sinatu ditu. Guztira 41.506 euro bideratuko dira euskararen erabilera indartzeko.

Adostutako programen artean Euskaraldia;Irakutrezin, Esazu, Irria eta Irrintzi aldizkariak edota pertsona ezagunen ikastolara bisitak daude. - A.M.