“Euskarak beti aurkitu du bere bidea”

Viernes, 20 de Julio de 2018 - Actualizado a las 18:05h.

Iñigo Urkullu lehendakariak, Bingen Zupiria Kultura sailburuarekin batera, Euskaltzaindiaren mendeurrena dela-eta egin den Ohorezko Patronatuaren bileran parte hartu du. Bizkaiko Foru Aldundiaren Bilboko egoitza nagusian ospatu den ekitaldian Lehendakariak azpimarratu du Euskarak beti aurkitu duela bere bidea. "Euskarak eta euskal hiztunok egoera berrietara egokitzeko gaitasun ikaragarria erakutsi dugu", adierazi du Lehendakariak.

Gaur egin den Ohorezko Patronatua eratzeko ekitaldian, guztira, hogeita bat erakunde izan dira, tartean, Ipar eta Hego Euskal Herriko erakunde garrantzitsuenak daude. Besteak beste, bertan izan dira Andrés Urrutia Euskaltzaindiako Presidentea, Unai Rementeria, Ramiro González y Markel Olano, Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako Diputatua Nagusiak, Ana Ollo Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko eta Administrazioekiko Harremanetako kontseilaria eta Imanol Landa EUDELeko Presidentea.

Euskaltzaindia sortzeko prozesua 1918ko urtarrilean jarri zen abian, Ramón de la Sotaren taldeko Koxme Elgezabal eta Felix Landaburu Bizkaiko Aldundiaren ahaldun abertzaleek proposamena aurkeztu zutenean Aldundiaren Osoko bilkuran. Proposamen hori 1918ko urtarrilaren 25ean eginiko bilkuran onartu zen, eta data esanguratsu horren gomutan egin da gaurko ekitaldia.

Lehendakariaren esanetan, "Euskaltzaindiari esker euskara eta euskal hiztunok indartu gara, ahaldundu gara". Zentzu honetan, Euskaltzaindiaren jaiotza 1918, euskara batuaren sorrera 1968, eta 2018ko Euskaraldia aipatu ditu euskararen historiako mugarri gisa. "Euskal pizkundea. Euskara batua. Euskaraldia. Hau da euskararen etorkizuna", esan du Lehendakariak.

Euskaltzaindiak Mendeurrena ospatuko du 2018ko irailetik 2019ko urrira bitartean. Jardun instituzionalen artean, bi ekitaldi nagusi finkatu dira. Batetik, gaurkoa;bestetik, eta Mendeurrenari amaiera emanez, 2019ko urrian egingo dena, Gipuzkoako Foru Aldundian.

Secciones