konomiaz, Euskal Ekonomia Aldizkariaren 93. zenbakiaren aurkezpena

Viernes, 20 de Julio de 2018 - Actualizado a las 18:04h.

Ogasun eta Ekonomia Sailak Ekonomiaz aldizkariaren 93. zenbakia argitaratu du, Enplegu Zerbitzu Publikoek (EZP-SPE) lan merkatuan betetzen duten lekua eztabaidatzeko, enplegua sustatzeak Gobernu Programaren oinarri nagusi gisa betetzen duen garrantzia kontuan izanda.

Merkatu kuota altua izan beharko lukete? Bilaketa kanal informalekin lehiatu? Zer itxaron dezakegu lankidetza publiko-pribatutik? Dituzten baliabideekin, zenbat langabeturi eman ahal diete arreta EZP-SPEek? Lehentasunezko kolektiboak ezarri behar al dira? Erantzuna baiezkoa bada, zeintzuk?

Zenbaki hau osatzen duen artikulu bakoitzak enplegu zerbitzu publikoen irudi bat ematen du. Ekarpen guztiak, EZP-SPEek lan merkatuan betetzen duten lekua erakusten duten ebidentzietan daude oinarrituta, alderdi positiboak eta hobetu daitezkeenak aipatuz.

Ekonomiaz aldizkariaren aurkezpen ekitaldia Vitoria-Gasteizko Lanbideren ekitaldi aretoan (Zerbitzu Nagusiak) egin da, eta partaideak hauek izan dira: Jordi Campàs, Ekonomia eta Plangintza Zuzendaria;Begoña Cueto monografikoaren koordinatzailea, Javier Ramos Lanbideko kabinete teknikoaren arduraduna eta Borja Belandia Lanbideko zuzendaria nagusia. Amaia Arteaga Enplegu eta Gizarteratze zuzendaria ere ekitaldian egon da.

Ekonomiaz aldizkariaren 93. zenbakia lau partetan egituratzen da. Lehenengo blokean, bi lanek Espainian lana aurkitzeko ereduan izandako aldaketak aurrera eraman diren esparru eta testuinguru juridikoa ezartzeko aukera ematen dute, lana bilatzeko metodoen azterketarekin eta EZP-SPEek betetzen duten lekuarekin batera. Bigarren atala lau ebaluazio lanek osatzen dute, horietatik bi datu administratiboetan oinarritutakoak, eta beste bi lan orientazioaren gaineko inkestetan. Hirugarren blokea Enplegu Zerbitzu Publikoen funtzionamendua deskribatzen duten bi lanek osatzen dute, lehenengoa Euskadiri eta bigarrena Amerika Latinoari eta Karibeari buruzkoa. Amaitzeko, monografikoa, Europako Enplegu Zerbitzu Publikoen etorkizunari buruzko ekarpen batekin ixten da.

Esparru juridikoa:

Gemma Mª Sobrinok irekitzen du monografikoa, Enplegu Zerbitzu Publikoaren esparru juridikora eta Espainian lana aurkitzeko dagoen eredua eraldatu duten azken urteetako aldaketetara garamatzan artikuluarekin. 1994an modu leunean hasi zen, eta 2010ean lana aurkitzeko agentzia publikoen eta pribatuen eta irabazi asmorik gabekoen eta irabazi asmoa dutenen legeztapenarekin amaitu zen lan bitartekaritzaren irekiera. Beraz, ikuspegi juridikotik, bitartekaritza agente pribatuek Espainiako lan merkatuan lan egin ahal izatea lortu zen. Hala ere, artikuluak agerian uzten du hainbat alderditan, eskaintzen eta eskarien erregistroan, besteak beste, dauden zalantzak eta hutsune juridikoak argituko dituen arauzko garapenaren falta. Beste alde batetik, lana aurkitzeko agentzia pribatuekin erlazionatutako legediaren azterketatik, horien lanari eta lekuari buruzko zalantzak sortzen dira. Horrela, egileak aitortzen du badagoela enplegu zerbitzu publikoek berez bereak diren zenbait jarduera agentzia pribatuen esku uzteko arriskua, horrela, bitartekarien arteko lankidetza eman beharrean, egitekoen banaketa sortuz. Laburbilduz, azken urteetan berrikuntzak sartu diren arren, lankidetza publiko-pribatua arautuko duen arautegi argia falta da oraindik.

Enplegua bilatzeko metodoak eta EZP-SPEek betetzen dute lekua:

Begoña Cuetok eta Patricia Suárezek EZP-SPEek enplegua bilatzeko metodo gisa betetzen duten lekua aztertzen dute. Europa mailan, egileek adierazten dutenez, alde garrantzitsuak daude herrialdeen artean, hau da, eredu desberdinak daude. Horrela, kasu batzuetan, EZP-SPEa bilaketarako metodo nagusia da (Belgika, Alemania, Lituania eta Suedia). Herrialde gehienetan, berriz, gehien erabiltzen diren metodoak adiskideei, senideei, sindikatuei... galdetzea, iragarkiak aztertzea eta enpresekin harreman zuzena ezartzea dira. Hau da, EBko herrialde gehienetan, metodo informalak formalak baino gehiago erabiltzen dira. Espainiaren kasuan, Biztanleria Aktiboaren Inkestaren mikro-datuen azterketak, metodo desberdinen erabiltzaileen soslaia desberdina dela erakusten du. Horrela, adinez nagusiagoak diren eta hezkuntza maila txikiagoa duten pertsonek erabiltzen dituzte gehiago enplegu bulego publikoak, eta koalifikazio maila altua duten gazteak enplegurako bulego pribatuetara joateko joera dute. Emaitza horrek, zerbitzu publikoek langabetuen enplegu bilaketa prozesuan bete behar duten lekuari buruzko galdera interesgarriak planteatzen ditu.

Ebaluazioa:

Joan Antoni Alujasek EZP-SPEn bitartekaritza jarduera aztertzen du, lurralde ikuspuntutik. SEPEren Enplegu Estatistikaren lana aurkitzeari buruzko datuen azterketak lan bitartekaritzaren errendimenduaren hiru adierazle kalkulatzeko aukera ematen du: erregistro tasa, merkatu kuota eta arrakasta tasa. Enplegu politika aktiboen deszentralizazio testuingurua kontuan izanda, lurralde mailako datuen azterketa maila horretako lan merkatuen egoerarekin duten erlazioan oinarritzen da, batez ere. 2007-2016 epealdirako, datuek alde garrantzitsuak erakusten dituzte Autonomia erkidegoen arteko bitartekaritza jardueran. Guztietan ere merkatu kuota txikia dela esan badaiteke ere, Extremadura batez bestekoaren oso gainetik dago, eta beste muturrean Balear Uharteak, Katalunia, Valentziako Erkidegoa, Murtzia eta Nafarroa daude. Dena den, badaude denboran izandako bilakaerari buruzko ezaugarri komunak. Horrela, 2007 eta 2012 artean merkatu kuotak behera egin zuela erregistratu zen Autonomia erkidego guztietan, Andaluzian eta Kantabrian izan ezik. 2012-2016 epealdian merkatu kuotak pixka bat gora egin zuen Autonomia erkidego guztietan, Gaztela Mantxan eta Gaztela Leonen, batez ere. Azpimarragarriak dira egilearen ondorioak, EZP-SPEn eraginkortasun urriaren arrazoi nagusietako bat, merkatu kuotari dagokionez, enpresarioek hutsune bat betetzeko orduan zerbitzu hori gutxi erabiltzen dutela dela diotenak, eta enpresen beharrei erantzuteko orduan konfiantza handiagoa dutela Interneten, lana aurkitzeko agentzia pribatuetan eta aldi baterako laneko enpresetan. Horrez gain, lan merkatuan zailtasun gehiago dituzten kolektiboetarako joera nabarmena erakusten duen EZP-SPEn erabiltzailearen soslaiak eragin negatiboa izango luke enpresarioek EZP-SPEi buruz duten irudian.

Dario Sciullik eta António Gomes de Menezesek, enplegu zerbitzu publikoen jarduera bulego mailan ebaluatzeko adibidea ematen dute. Espainiako kasuan gertatzen den bezala, Portugalen enplegu bulegoak dira enplegu politikaren erdigunea. Bulego mailako mikro-datuen erabilerak, erregistratutako langabetuen epealdien iraupena eta lan munduan sartzeko aukerak aztertzeko aukera ematen du. Emaitzek erakusten dutenez, alde geografiko garrantzitsuak daude. Horrela, iparraldean eta Lisboa inguruan dauden bulegoek hegoaldekoek eta erdialdekoek baino adierazle hobeak erakusten dituzte. Bulego mailako datuak edukitzeak lortutako adierazleen heterogeneotasuna azaltzeko aukera ematen du, hutsuneen erregistroan dauden desberdintasunen, tokiko enplegu merkatuen zurruntasunaren, koalifikatutako langileen proportzioaren edo gune bakoitzeko jarduera ekonomikoen arabera. Azpimarratu beharreko emaitza bat da enplegu bulegoek hobeto funtzionatzen dutela kualifikaziorik gabeko langileekin, lan esperientziarik ez dutenekin eta gazteekin. Kasu horietan, bulegoetako jarduketak nabarmen hobetzen du lana aurkitzeko aukera. Horrek erakusten duenez, EZP-SPEak oso enplegu politika tresna garrantzitsuak dira enplegagarritasuneko arazo larriak dituzten kolektiboentzat.

José Luis García-Hernándezek eta Alejandra Cortés-Pascualek lan orientazioak Enplegu Zerbitzu Publikoen alorren betetzen duen lekua aztertzen dute, gai horretan adituak direnei egindako elkarrizketetan oinarritutako azterketa koalitatiboan oinarrituta. Lan horren ondorio bat da enplegu politika gisa lan orientazioan dagoen konfiantzak talka egiten duela epe luzeko estrategia eta baliabide faltarekin, langabeziaren hazkundeak sistema gainezka egitera daraman unean. Halaber, funtsak esleitzean zentratu beharrean, langabetuei zuzendutako arreta egokiari lehentasuna emango dion ebaluazio sistema ere faltan botatzen da. Laburbilduz, orientazioak betetzen duen lekuari buruzko konfiantza "teorikoak", eguneroko premiek erabakiak hartze lasaia atzeratzen duten errealitateari egin behar dio aurre. Egileek adierazten duten bezala, azterlaneko erreferentzia gehienak EZP-SPEn orientazioan ematen diren gabeziekin daude erlazionatuta, baina zerbitzua hobetzeko proposamen asko ere badaude. Zailtasunak zailtasun, orientazioaren aldeko apustua egiten da, enplegu politika aktibo gisa.

José A. Climentek eta Yolanda Navarrok, langabetuen lagin batek jasotako lan orientazioari buruzko auto-pertzepzioari buruzko ebaluazioa egiten dute. Azterlana, Servicio Público de Empleo de Andalucía (SAE) izenekoaren esku dagoen Huelvako Lan Orientazio Zentro batean egin zen. Emaitzen artean azpimarratu behar da azterlanaren parte izan ziren pertsonek, lan orientazioak eman ahal dienari buruzko "errealista" gisa kalifikatu ditzakegun espektatibak dituztela, hau da, ez dute uste zuzenean lana ekarriko dietela, baina ez zaio baliorik kentzen horren garrantziari. Orientazio zerbitzuen egitekoari buruz duten pertzepzioa, lan merkatuari eta enplegua bilatzeko moduari buruzko informazio garrantzitsua ematen dutela da. Beste alde batetik, aldeak daude horrelako programetara euren borondatez joaten direnen eta nolabaiteko laguntza mota kobratu ahal izateko doazenen artean. Bigarren talde hori eszeptikoa da orientazioaren eraginkortasunari dagokionez, eta ez du horretan interesik erakusten. Laburbilduz, lan orientazioko ekintzen erabiltzaileek modu positiboan baloratzen dituzte, eta enplegagarritasuna hobetzen dutela ulertzen dute.

Esperientzia zehatzak:

Javier Ramosek Euskadiren esperientzia azaltzen du, LANBIDEren, Eusko Jaurlaritzaren enplegu politikaren tresna kudeatzaile nagusiaren, jardueren deskribapen zabala emanez. Azpimarratu beharreko berezitasunetako bat, enpleguarekin lotutako prestazioez gain, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta eta Etxebizitzarako Prestazio Osagarria ere kudeatzen dituela da. Ekimen hori oso interesgarria da, eta are gehiago, gutxieneko errentek edo oinarrizko errentek bete behar duten lekua eta dauden tresnekin izan beharreko integrazioa eztabaidatzen ari den une honetan. Beste alde batetik, adierazitako eredua, enplegu zerbitzu publikoetan dagoen informazioa erabiltzeko moduaren adibidea da, programak moldatzeko, hobetzeko eta gertatuz doazen aldaketa ekonomikoetara eta sozialetara egokitzeko.

Elva Lópezek Amerika Latinoko eta Karibeko lan merkatuko zerbitzuen panorama eskaintzen du. Lurralde horretan duela denbora gutxi jarri dira martxan lan merkatuko politika aktiboak, eta horrek azaltzen du aurrera eramaten diren programei eta horien ezaugarriei buruz dagoen informazio urria. Kontuan izan behar da Amerika Latinoko lan merkatua eraldatzen ari dela, enplegu koalifikatua eta kalitatezkoa handituz, astiro bada ere. Horrela, enplegu informalaren ehunekoa nekazaritzakoa ez den enpleguaren ia erdia da. Testu inguru horretan, EZP-SPEek betetzen duten lekua mugatua da, eta dituzten baliabide publikoak nahiko urriak dira. Langabeziari aurre egin behar izateaz gain, enplegu formalerako bidea funtsezko helburua da Amerika Latinoko eta Karibeko lan merkatuko zerbitzuetarako. Hori dela eta, erreformak eraginkortasuna indartzen eta hobetzen zentratu dira, esparru instituzional berriak sortzean zentratu beharrean. Artikuluak azken urteetan lurralde horretan sortutako programen ezaugarriak deskribatzen ditu, LANE-OITaren lan merkatu politiken Bildumatik datorren informazioa erabiliz. Ondorio gisa ikusten da esku-hartze gehienen helburua lan bitartekaritza sistemaren kudeaketaren eraginkortasuna hobetzea zela (informazioaren teknologia berriak sartzea eta estaldura hedatzea), eta berregituraketa eta erreforma instituzionalak falta direla oraindik.

Amaitzeko, María Salasek urteen araberako ibilbidea egiten du Erkidegoko eta nazioarteko erregulazio juridiko sistematik (LANE-OIT), ondorio gisa Europako Enplegu Zerbitzuen etorkizun laburra nolakoa izan daitekeen esanez. Europa 2020 Estrategiaren barruan, EZP-SPEek, langileei laguntza eman behar dieten estrategiak garatu behar dituzte, etengabeko ikasketa, malgutasun eta moldakortasun ingurunean. Horrela, erregistro eta bitartekaritza tresnak izatetik, enplegurako eta Ongizate Egoerarako ate bilakatzera igaro dira. Modu berean, Europar Batzordeak, ELGE-OCDEk eta LANE-OITek EZP-SPE eredu desberdinak aztertzen dituzte, lan merkatuen beharretara egokitzeko. Egileak EZP-SPEn autonomia mailaren, erabiltzailearekin dagoen erlazioaren izaera juridikoaren, beste eragile batzuen (enplegu agentzia pribatuak, ABLE-ETTak) lekuaren eta kontrol, jarraipen eta antolakuntza gaitasunaren arabera azaltzen ditu eredu horiek. Kasu guztietan, gobernantzak oso leku garrantzitsua betetzen du. Laburbilduz, azpimarratu behar da Europa mailako EZP-SPEn koordinazioa erronka dela aldatzen ari den ingurunean eta, aldi berean, Europa 2020 Estrategiaren helburuak lortzeko pizgarria ere izan daitekeela.

Lankidetza Bereziaren atalean Iker Larrearen, Ibon Galarragaren eta Kepa Solaunen lan bat aurkezten da. Bertan, "Klimaren finantzei" buruzko panoramika eskaintzen dute. Termino horrek, klimaren aldaketaren kontrako borrokari finantza baliabideak eman beharra aipatzen da, murrizketa eta egokitzapen alderdietan. Ikuspuntu praktikotik, klimaren finantzak izenekoak, klimaren dimentsioa finantza sisteman pixkana sartzearekin daude erlazionatuta, zenbait produktu "berde" sortuz edo klimarekin erlazionatutako arriskuak finantza txostenak egiteko orduan kontuan hartzen diren obligazioetan sartuz.

Secciones