Herriarteko esku pilota finalera joateko doaneko autobusak jarriko dituzte

Jueves, 19 de Julio de 2018 - Actualizado a las 10:59h.

AZPEITIA – Azpeitiko pilotariek Amurriokoen aurka jokatuko dute igandean Euskal Herriko herriarteko esku pilota finala Zornotzako pilotalekuan. Jaialdia 11.00etan hasiko da eta Ilunpe elkarteak eta Udalak bertara gerturatzeko doaneko autobusak antolatu dituzte. Zerbitzu hori erabili nahi dutenek gaur arte eman dezakete izena Korrale eta Mugari tabernetan edota ilunpeelkartea@gmail.com helbide elektronikora idatziz. Sarrerak frontoiko leihatilan salduko dira, 5 eurotan. – J.L

Secciones