Aire libreko zinea izango da gaur gauean Urrestillako plazan

Jueves, 19 de Julio de 2018 - Actualizado a las 10:59h.

AZPEITIA – Azpeitiko Udalak antolatuta, aire libreko zinea izango da gaur Urrestillako plazan. Emanaldia 22.00etan hasiko da eta plazara gerturatzen direnek euskaraz eskeiniko den Sing Street luzemetraiarekin disfrutatzeko aukera izango dute. Lan hori Dublinen kokatzen da, 1980 urtean. Krisiak eraginda, Conor gaztea ikastetxe pribatutik publiko batetara pasako dute gurasoek. Giroa pipertuta dago ikastetxe berrian eta Conor Raphina neska misteriotsuarekin maitemintzen da bertan. – J.L