BERTAN

Erreka garbitu dute aurten ere ibartarrek

Jueves, 19 de Julio de 2018 - Actualizado a las 06:02h.

Ibarra. Beste urte batez, herriko gaztetxoek Zelai erreka garbitzen aritu dira egunotan. GazteZulok antolatuta, eta Oporrak euskaraz eta gazte asanbladako kideen laguntzarekin, 80 lagun inguru elkartu dira herriko erreka garbitzeko. Askotariko zaborrak atera dituzte eta jarduera arduratsuak ondo pasatuz egin daitezkeela frogatu dute. Ibarrako Udalak, beste behin ere, herriko gazteenek ematen duten eredua txalotu nahi du, “iniziatibaz eta ingurumenarekiko arduraz betetako herritarrak baitira”. Argazkia: N.G.