Igandean Listorretan orientazio tailerra antolatu da

Jueves, 19 de Julio de 2018 - Actualizado a las 10:53h.

ERRENTERIA – Errenteriako Listorretako natur eremuan datorren igandean bertako ingurunea ezagutzeko eta orientazioa ikasteko jolasean parte hartzeko aukera izango da 11.00etan. Bakarka edo familian egiteko jarduera hau doakoa da. Parte hartu nahi izanez gero, erreserba egin beharra dago 943 495 069 eta 688 895 068 telefonoetara deituz edo arditurri@gipuzkoamendizmendi.net e-postarara idatziz. Informazio gehiago www.parketxesarea.org webgunean lortu daiteke. – A.M.