Aldaketak ‘Uda parkean’ programan eguraldiagatik

Jueves, 19 de Julio de 2018 - Actualizado a las 10:53h.

HERNANI – Eguraldiaren iragarpenak direla eta, Hernaniko Uda parkean programan aldaketa batzuk egongo dira. Honela, gaur Ttapa-Ttapa ibilaldi musikatua Atsegindegin hasi eta Atsegindegin bukatuko da. 20.00etan Babo Royal kale antzerkia Atsegindegin eskainiko da eta Koban taldearen kontzertua bertan behera gelditu da. Bihar Transhumancia kale antzerkia eta Kukai dantza taldearen emanaldia Ave Marian egiten saiatuko dira, bestela Atsegindegira eramango dira. Paddington 2 pelikularen emanaldia, aldiz, bertan behera gelditu da. – A.M.