Juan Vallsek kontzertua eskainiko du gaur

Kalean egitarauarenbaitan, bakarlari oñatiarraizango da protagonistaLazarragako lorategian

Miércoles, 18 de Julio de 2018 - Actualizado a las 11:40h.

OÑATI – Kalean, Oñatiko udako egitarauaren eskutik, hainbat ikuskizun antolatu ditu udalaleko Kultura sailak. Hurrengo hitzorduan, gaur bertan, Juan Valls bakarlari oñatiarra izango da protagonista. Kontzertua Lazarraga jauregiko lorategian izango da, 19.00etan hasita.

Txikitatik jotzen du gitarra Vallsek. 2011n hasi zen letrak idazten eta lau urte geroago, 2015ean, lehen diskoa aurkeztu zuen. Ondoren, beste bi kaleratu zituen, bat streaming bidez. Pasa den Aste Santuan, gainera, Eskozian egon zen eta han grabatu zuen orain arteko azken lana, La Chunky Sessions izenburukoa. Dena den, gaurko ekitaldian ordutik hona konposatu dituen abestiekin gozatzeko aukera izango dute Lazarragara gerturatuko diren guztiek. – A.D. 

Secciones