Zumaiako bandaren kontzertua izango da larunbatean Itziarren

Miércoles, 18 de Julio de 2018 - Actualizado a las 11:42h.

 DEBA – Itziarko Auzo Udalak antolatuta, Zumaiako udal musika bandaren kontzertua egongo da larunbatean (19.00etan) Itziarko eliza atzealdeko parkean (eguraldi txarra bada eliza barruan egingo da). Jose Azkueren zuzendaritzapean burutuko den emanaldi horretan musikariek M. Penella, J. Franco, M. Story, T. Sahashi eta K. Badelten piezak joko dituzte. – J.L