‘Begiradak’ ikuskizuna egongo da ostiralean Plaza Zaharrean

Miércoles, 18 de Julio de 2018 - Actualizado a las 11:41h.

DEBA – Debako bizilagunek aurtengo Iturri ondoan egitasmoaren azken-aurreko saioarekin disfrutatzeko aukera izango dute ostiralean (22.00etan) Plaza Zaharrean (euria bada karpan). Oraingoan Begiradak ikuskizunarekin gozatzeko parada izango da. Udaletik aurreratu dutenez, bertan “herritarrek saio honetarako propio sortutako irudiak, testuak, dantzak eta bertsoak ikusi eta entzun ahalko dira”. – J.L.