Marmitako Txapelketan ostegunetik aurrera eman daiteke izena

Martes, 17 de Julio de 2018 - Actualizado a las 10:50h.

GETARIA – Aurten ere Marmitako Txapelketa ospatuko da Getariako Salbatore jaietan, hain zuzen ere, abuztuaren 5ean, eta bertan parte hartzeko izen-ematea ostegunean zabalduko da hilaren 26a arte. Ondoren, hilaren 27an, izena eman dutenen artean zozketa egingo da. Guztira, 38 bikotek hartuko dute parte txapelketan eta bazkaltzeko 600 pertsonentzako lekua egongo da. – A.R.