Bisita kulturalak egingo dira Orion uztailean

Herriko historiari buruzko informazioa zabaltzea da asteburuetan egingo diren bisiten helburua

Martes, 17 de Julio de 2018 - Actualizado a las 06:02h.

Orio - Begi Bistan enpresak bisita kulturalak antolatuko ditu uztailean zehar Orion, Udalarekin elkarlanean. Bisitak larunbat eta igandeetan egingo dira, goizeko 11.30ean turismo bulegotik hasita honako egunetan: uztailak 21, 22, 28 eta 29an.

Irteera hauen helburua da Orioko alde zaharra eta eraikin garran-tzizkoenak erakustea bisitariei, herriaren historiari buruzko azalpenak ematearekin batera. Hala, bisitariek Pilliku plaza, Kale Nagusia, Salatxo, Iturriaga jauregia eta eliza ingurua bisitatuko dituzte, besteak beste. Handik erreka aldera jaitsiko dira eta aukera izango dute Mutiozabal ontziola eta Arraunetxeari buruz informazioa jasotzeko, tradizio arrantzaleari buruzko kontuak ikasiz.

Izena emateko Arraunetxera, turismo bulegora (943 835 565) edo kanpinera (943 834 801) jo daiteke eta Begi Bistanekin ere harremanetan jar daitezkete interesatuek (info@begi-bistan.com - 657 794 677). - A.R.

Secciones