Artoa lantzen ikasteko doaneko tailerra izango da abuztuan Ekoetxean

Martes, 17 de Julio de 2018 - Actualizado a las 11:07h.

AZPEITIA – Ekoetxeak 6 eta 12 urte bitarteko umeei eta beraien familiei zuzenduta dagoen Artoa lantzen tailerra antolatu du abuztuaren 26rako. Tailerra doanekoa da baina plazak mugatuak direnez izena ahalik eta azkarren ematea komeni da. Horretarako 943 812 448 telefono zenbakira dei daiteke. Tailerrean “artoa aletu, eta artaburuaren hostoekin eskulanak eta taloak egingo ditugu”. – J.L.