Kiroldegia itxita izango da hilaren 25etik 29ra eta abuztuaren 13tik 26ra

Martes, 17 de Julio de 2018 - Actualizado a las 11:07h.

 SORALUZE – Arane Udal kiroldegiak udako ordutegia izango du uztailaren 30etik abuztuaren 31ra. Herriko jaiak eta langileen oporrak direla eta, ekipamendua itxita egongo da hilaren 25etik 29ra eta abuztuaren 13tik 26ra bitartean. Udako denboraldiko beste egunetan (hilaren 30etik abuztuaren 12ra eta abuztuaren 27tik 31ra bitartean) Udal kiroldegia 9.00etatik 13.00etara arte izango da irekita. – J.L