Estropalari kalea hobetu du Orioko Udalak

Enpresatako ordezkariak, osteguneko bileran.

Kaleko saneamendua eta irisgarritasuna hobetu dira, eta lanek ia 150.000 euroko aurrekontua izan dute

Domingo, 15 de Julio de 2018 - Actualizado a las 06:03h.

Orio - Estropalari kaleko saneamendua eta irisgarritasuna dagoeneko hobetu ditu Orioko Udalak. Udaletik adierazi dutenez, lanek hasieran aurreikusitakoa baino gehiago iraun dute, eguraldi txarra egin duelako, batetik, eta ezustekoak sortu direlako, bestetik.

Lanik handienak maiatzerako dagoeneko amaituta zeuden, baina oraintxe ari dira egiten azken aldaketak eta erremateak argiterian. Udalak jakinarazi duenez, 148.729, 54 euro gastatu dira guztira lan horietan, BEZ barne, hasieran aurreikusitakoa baino 12.000 euro inguru gehiago.

Aipatutako ezusteko horien artean, esaterako, lur azpiko egiturak planoetan azaltzen zirenak baino konplexuagoak ziren, Udaletik zehaztu dutenez. Bestalde, arketa gehiago egin behar izan dira, eta horren ondorioz, espaloiak erabat altxatu behar izan dira eta gero guztiz berregin. - A.R.

Secciones