20 enpresa inguru, Iraurgi Berritzen-en markoan lanean

Enpresatako ordezkariak, osteguneko bileran.

Bileraren helburuetako bat garapen agentziak bailarako enpresekin duen harremana barneratzea izan zen

Domingo, 15 de Julio de 2018 - Actualizado a las 06:03h.

Zestoa - Zestoako eta, oro har, Urola Erdiko enpresa sarea osatzen duten 20 enpresa ordezkari inguru elkartu ziren joan den ostegunean Zestoako bainuetxean Iraurgi Berri-tzen Garapen eta Berrikuntza agen-tziaren markoan.

Ekitaldien helburuen artean Zestoako enpresen artean Iraurgi Berritzenek bailarako enpresekin duen erlazio harreman eredua barneratzea, erlazio eredu honen ondorioz azken urteetan enpresen behar konkretuetatik sortu diren iniziatiba desberdinak ezagutaraztea, erlazioen balorazio bat egin eta dinamika ezberdinetan sartzeko lan ildo posibleak antzematea aipa daitezke.

Horretaz gain, urtetan agentziaren markoan lanean ari diren Kimu Bat, Tecnicur, Domusa eta Alberdi Mekanizatuaken esperientziak gertutik ezagutzeko aukera izan zuten bertaratutakoek.

Bi urte bete berri dira Zestoako Udala Iraurgi Berritzenen dinamikara batu zela, eta, bide batez, Zestoako herriko eragile eta biztanleei bere baitan lantzen diren proiektu eta zerbitzuetaz baliatzeko aukera eman zaiela. Zestoako lehiakortasun ekonomikoa bultzatu eta sustatzea helburu izanik, marko honetan aurrerapausoak ematen joatea bilatzen du elkarretaratze honek.

Bilera zenbait ondorio ateratzeko baliagarria izan zen;hala nola, inguruko enpresa ehunaren arteko erlazioak estutzeko sareak ematen duen aukera ikustea, konfiantzazko harremanak indartzea eta elkarren artean esperientzia desberdinak parteka-tzearen garrantzia ere goraipatu zen. Behar konkretuen arabera eskualdeko agentziarekin gertutik lana egiteko testuinguruak ematen duen aukera ere balorean jarri zuten bertaratutako enpresek. - A.R.

Secciones