San Kristobal auzoko jaia ospatuko dute gaur Zumarragan

Domingo, 15 de Julio de 2018 - Actualizado a las 16:24h.

Zumarraga. Gaur San Kristobal auzoko jaia ospatuko dute Zumarragan. 11.00etan meza egongo da, 12.00etan auzoko gazteek herri kirol erakustaldia egingo dute eta ondoren pintxoak eta ardoa banatuko dituzte San Kristobalen elkartutako guztien artean. Herri kirol saioa trikitilariek alaituko dute. Autobus zerbitzua egongo da, doan. Autobusa 10.15ean irtengo da, Elizkaletik (Correosen bulego ondotik). A.Z.