Kasino Zaharrak asanblada orokorra deitu du astelehenean

Sábado, 14 de Julio de 2018 - Actualizado a las 12:32h.

 HONDARRIBIA – Kasino Zaharra adinekoen etxeak bere bazkideak asanblada orokorrean parte hartzera deitu ditu, datorren astelehenean, 17.00etan lehenengo deialdian eta 17.30ean, bigarrenean. Eztabaidadarako gaien zerrendan, beste zenbaiten artean, diru kontuen balantzea, urteko ekintzen laburpena, bazkideen kuoten berrikusketa eta erregu eta galderak egongo dira. – X.S